Nekaturrek, “NEKAERRESERBAK” zerbitzuaren bitartez, erabiltzaileari nahi dituen ezaugarriak biltzen dituen Euskadiko nekazalturismo eta landa-etxeetan lekua bilatzen errazten dio, eta erreserbaren kudeaketa inolako kostu gehigarririk gabe egitea eskaintzen dio elkarteko ostatuetako batean.

NOLA EGIN ERRESERBA BAT NEKAERRESERBAK BITARTEZ

  • Telefonoz 943.32.70.90 zenbakira deituaz
  • Doan Skype Deitu orain bitartez deituaz
  • E-mailez: erreserbak@nekatur.nethelbidera idatziaz
  • Hurrengo galde-sorta beteaz Galde-sorta ireki
  • Gure web gunearen bitartez:

    “Home”ko eskubialdean dagoen bilatzailearen bitartez nahi diren ezaugarriak adieraziz disponibilitate bilaketa bat egiteko aukera. Emaitzean, eskatutako ezaugarriak bildu eta tokia duten ostatu guztiak agertuko dira eta “erreserba bat egitea” eskatu daiteke.

    “Home”ko eskubialdean dagoen “NEKAERRESERBAK” atalean sartuaz.

    Ostatu baten fitxatik. Goikaldean eskubialdean dagoen "Ostatu hau erreserbatu" bannerran sakatuz sartu ahal izango da.

PREZIO POLITIKA

www.nekatur.net web gunean argitaratzen diren prezioak, ostatu bakoitzaren erantzukizunak dira kasu bakoitzean, eta Nekaerreserbak bitartez eginiko edozein erreserbetarako baliogarritasuna dute. Bezeroari ez zaio inongo kasutan Nekaturreko erreserba zerbitzuarekin hitzartuta izan ez den bestelako preziorik kobratuko.

  • Ostatu bakoitzaren fitxan informazio zehatza agertzen da indarrean dauden prezio eta zerbitzuena.
  • Prezio guztiak BEZA barne dute (%10a barne) kontrakoa adierazten ez den bitartean ostatuaren informazioan edo Nekaerrerbaren bitartez.
  • Egonaldiak kontratatzeko orduan, epealdietarako prezioak honela ulertuko dira:
    • Prezioak eguneko: ostatuan pasatako gaueko prezioa.
    • Asteburuko prezioak: ostiraletik iganderako egonaldiak, bi gau.
    • Asteko prezioak: 7 gau jarraietako egonaldiak.

PROZEDURA

  1. Behin bezeroa ostatuetako batean erreserba egiteko interesa adierazten duenean, harremanetarako datuak eta erreserbaren ezaugarriak eskatzen zaizkio, eta jarraian erreserbaren aurrekontua errazten zaio.
  2. Bezeroak ostatu bateko aurrekontua onartzen duenean, hurrengo 24 orduetan aurre erreserba baieztatuko zaiola jakinarazten zaio."Nekaerreserbak" jabearekin aurre erreserba baieztatzen duenean, bezeroak erraztutako harremanetarako moduaren bitartez eskatutako seinalearen diru-sarrera egiteko bankuko datuak ematen zaizkio. Prozedura hau aldakorra izan daiteke, ostatuak, aurrerakina kobratzeko ezarrita duen moduaren arabera. Ostauak aurrerakinaren ordainketa egiteko eskaini ditzazketen moduak honakoak dira:

    • Banku transferentzia bitartez: Bankuko datuak emango dira bezeroak diru sarrera egin dezan.
    • Kreditu txartela aurrerakina kobratzeko: Bezeroari kreditu txartelaren datuak eskatuko zaizkio eta bertan jabeak aurrerakinaren kargua egingo dio. Behin txartelaren datu zuzenak sartuta, erreserba baieztatu egingo da.
    • Kreditu txartela berme bezela: Egoera hauetan ez da aurrerakin bezela ezer kobratzen, soilik ezeztapen bat baldin badago dagokiona kobratuko litzake. Behin txartelaren datu zuzenak sartuta, erreserba baieztatu egingo da.

    Ostatuak aurrerakinik eskatzen ez badu, jabeak disponibilitatea duela baieztatzen duenean erreserba behin betikoa izatera pasako da.

    Seinalearen diru-sarrera egiteko epea 48 ordutakoa da bezeroak aurre erreserba baieztatzen duen momentutik hasita (aurrerakina eskatzen duten ostatuetan). Beharrezkoa da aurrerakinaren transferentzian kontzeptu bezela aurre erreserba egin duen pertsonaren izen abizenak jartzea. Erreserba baieztapenaren bidalketa azkartzeko, bezeroak, Nekaturri diru sarreraren ordainagiri bidali ahal izango dio emailez (erreserbak@nekatur.net) edo faxez: 943.32.67.00. Transferentziarengatik sortutako kudeaketa gastuak bezeroak ordaindu beharko ditu beti, inongo egoeratan jabearen ardura izango dira.

    Badaude ostatuak Nekaerreserbaren bitartez erreserbak on-line izatea eskaintzen dutenak. Non bezeroari, web gunean kreditu txartelaren zenbaki zuzenak sartuaz, erreserba baieztatzen zaion.

  3. Nekaerreserbak aurrerakinaren diru-sarrera egiaztatzen duenean, bezeroari erreserbaren baieztapen zehaztua bidaliko dio, beste dokumentu batzuekin (barne araudia, e.a.) batera, egongo balira. Hau gertatu arte, erreserba ez da burutua izango.
  4. Erreserba iritsiera eguneko 20:00ak arte bermatua egongo da. Ordurako ez bada iristen erreserba ezeztatua geldituko da (betiere aurretik jabeari kontrakoaz jakinarazten ez zaion bitartean). Bezeroak bere erreserba galduko du, eta baita ordaindutako edozein kopurua bueltatua izateko eskubidea ere.
  5. “Nekaerreserbak” bitartez erreserbatutako ostatuaren eta zerbitzuen erabilera aurretik bi aldeak hitzartutako denbora iraungo du. Aurretik erreserbatutako denboraren gehikuntza edo murriztea “Nekaerreserbasen” gainbegiratuari baldintzatua egongo da.

BALDINTZAK

NekaERRESERBAK bitartez erreserba egiteko, gutxieneko egonaldia 2 gauetakoa izango da, Aste Santua eta zubietan izan ezik, 3 edo 4 gauetakoa izango delarik, jaiegunak diren egun kopuruaren arabera, edo ostatuak ezarritako gutxieneko gau kopuruarena.

Nekarreserbasen, ostatu bakoitzak, urteko sasoi ezberdinetan gutxieneko gau kopuru bat ezartzeko aukera izango du.

Erreserbak, dagokion sarrerako data baino 48 orduko aurrepenarekin egiten badira, bezeroak erreserba baieztatzeko momentuan erreserbaren %100 ordaindu beharko du. Erreserba, Nekaturreko bulegoan egonda egiten bada, ordaiketa diputan egin beharko da, edo banku transferentzia bitartez ostatuaren kontu torrontera, edo bezeroak jabeari txartelaren datuak emanez aurrerakina kobratu dezan edo berme bezela gorde ditzan, ostatuaren baldintzen arabera.

Erreserbak, sarrera data baino 48 ordu baino gehiagoko aurrerapenarekin egin beharko dira.

Erreserba, ez da burutua geldituko aurrerakinaren diru-sarrera egin arte ostatu bakoitzak ezarritako baldintzen arabera eta zentralarengatik erreserbaren baieztapena jasoa izan arte.

Erreserba ez da burutua geldituko aurrerakinaren diru-sarrera egin eta zentralarengatik erreserbaren baieztapena jasoa izan arte.

Aurrerakinaren ordainketa ostatu bakoitzak onartutako moduen arabera izango da eta banku transferentzia bitartez Nekaerreserbak adierazitako kontuan egiten direnetan, eragiketan, aurre erreserba egin duen pertsonaren izena adieraziko da. Gainerako kopurua, ostatuaren jabeari edo enkargatuari ordaindu beharko zaio faktura aurkezterako momentuan.

Eskatuko den seinalea honako izango da, ostatu motaren arabera (erreserbaren guztizkoari dagokion portzentaia):

  • 1 egun edo erreserba baten egun bateko luzapena – erreserbatutako zerbitzuen guztizkoaren %100a
  • 2 egunetako egonaldiak – erreserbatutako zerbitzuen guztizkoaren %50a.
  • 3 egun edo gehiagoko egonaldiak - erreserbatutako zerbitzuen guztizkoaren %25a.
  • Sarrera data 48 ordu baino gutxiagora duten egonaldiak: erreserbatutako zerbitzuen guztizkoaren %100a.

Hitzartutako epean (48 ordu) seinalearen diru-sarrera egiten ez bada, aurre erreserba balio gabe geldituko da eta ezeztatua egotera pasako da.

Erreserbaren gainerako kopurua, ostatuan zuzenean ordainduko da egonaldiaren bukaeran edo sarrera egunean bertan (honela adierazten bada ostatuaren barne araudian).

Gau bateko erreserba egiten den aparteko kasuetan, diru-sarrera erreserbaren %100ekoa izango da, BEZA barne.

Bezeroa izango da ostatua beteko duten pertsona kopuru zuzena ematearen erantzule bakarra. Jabea edo NEKAERRESERBAK legalki sarrera galerazi ahal izango dute edo eta kasua ematen bada ostatutik kanporatu ahal izango dituzte bezeroarengatik deklaratutak izan ez diren pertsonak.

Bezeroa izango da ostatuan sartuko diren animali kopuru zuzena ematearen erantzule bakarra ostatuak onartzen dituen egoeretan. Jabea edo NEKAERRESERBAK legalki sarrera galerazi ahal izango dute edo eta kasua ematen bada ostatutik kanporatu ahal izango dituzte bezeroarengatik deklaratutak izan ez diren animaliak.

Nekaerreserbak bitartez eginiko erreserbetan, bezeroari bidalitako aurre erreserben dokumentuan azaltzen diren eskaintzak soilik aplikatu ahal izango dira. Nekatur webe guneko ostatuaren fitxan argitaratutako gainontzeko eskaintzak ostatuan bertan aplikatuak izan daitezke hala balegokio. Nekatur ez da eskaintza hauek aplikatuko diren erantzule egiten.

Bezeroa, ostatuaren erabilera eta agindu partikularrak onartu beharko ditu, non bere zerbitzuak, erabilera edo kontratazioa, eta bereziki barne araudia egongo balitz, bete beharko ditu.

Bezeroa, okupatuko duen ostatuaren eta bertan dagoenaren erantzulea da, lekua zainduz, eta garbia eta txukuna utziz. Edozein apurketa bezeroaren kargu joango da, dagozkion gastuak ordaindu beharko dituelarik.

Bezeroa partikularki, ostatuan dauden gainontzeko erabiltzaile turitikoei edo laugarren pertsonei, eragozpenak sortu edo min egin dezaketen ekintzak egiteaz gabetu beharko du.

Bezeroa faktura edo zerbitzuen prezioak azaltzen dituen ordezko dokumentua aurkezten dioten momentuan ordaintzeko betebeharra du, non, inongo kasuan, erreklamazio bat aurkezteak, ordainketa egiteaz salbuetsi dezaken.

Datu pertsonalen tratamendua zerbitzu hau aurrera eramateko, Datuen Babeserako eta Pribazitate Politikan ezarritakoaren arabera egingo da.

ERRESERBEN ALDAKETA

Aldaketa bat egitea posible izango da egonaldia luzatzeko, betiere ostatuak disponibilitatea duen bitartean. Egoera hau ematen bada prezioaren kalkulu berria egingo da dagokion prezioen arabera, erreserba berria luzatuko da eta seinalearen diru-sarrera baieztatzean baieztatuko delarik.

Erreserbaren datak aldatu ahal izango dira jabea ados agertzen den kasuetan soilik. Ezingo dira inongo kasutan erreserbaren egun kopurua murriztu.

Bezero bat eskainitako zerbitzuarekin gustora ez badago, lehen bailen jabearekin edo gure bulegoarekin harremanetan jarri behar du. Honela, gauzak argitu ahal izago dira egonaldian zehar.

EZEZTAPENAK ETA ITZULPENAK

Erreserba bat ezeztatzekotan, penalizazio portzentzai bat aplikatuko da seinalearen gainean, eta erreserba ezeztatzen den aldez aurretiko denbora kontutan edukirik. Honen bitartez sortutako gastu guztiak bezeroak ordaindu beharko ditu (transferentziaren komisioa, e.a.).

Aldez aurretiko egunakPenalizazio portzentaia
0-7%100
8-15%75
16-30%50
31 egunetik gora%5

NEKAERRESERBAK ezinbestekoa balu ostatu batean erreserba bat ezeztatzea, bezeroari data aldaketa eskainiko zaio, tankera berdineko beste ostatu bat (disponibilitatearen arabera), edo ordaindutako guztia bueltatuko zaio.

Ezeztapena edo egun gutxitzea, bezeroa behin establezimenduan ostatu hartuta dagoela gertatzen bada, bezeroak Nekaerreserbakekin erreserbatutako zerbitzu guztiak ordaindu beharko ditu.

ERANTZUKIZUN UKAPENA

Ostatuei buruz www.nekatur.net web gunean argitaratutako informazio guztia ostatueta jabeak edo arduradunak zuzenean emandako da. Beraz, NEKATUR, naiz eta atxikituta dauden ostatuei jarraipena egiten dien, ez da informazio horren benekotasun zein egiatasunaren erantzule egiten, ostatuen erantzukizun osoa izanik.

NEKATURREKO erreserba zerbitzuaren – “Nekaerreserbak” kudeaketaz erreserba egiteabaieztatzeak, bezeroak, dokumentu honetan agertzen diren baldintza guztiak onartzen dituela esan nahi du.

GOGORATU ASKOZ HOBETO DELA ALDEZ AURRETIK ERRESERBATZEA, IZAN ERE, PLAZA KOPURUA OSTATU MOTA HAUETAN (NEKAZALTURISMO / LANDA-ETXEAK) MUGATUTA DAGO.