Zer oparituko diot? Oparia egiteko idearik gabe al zaude? Gauza materialak oparitzeaz aspertuta?

Esperientzia bat oparitu!! Egonaldi bat oparitu!! Ziur asmatzen duzula!!

NEKATURrek oparitzeko bi gauetako bonu aukera zabala eskaintzen dizu. Zure bikoteari, familiako norbaiti edo lagunei oparitzeko bonuak aurkitu ditzazkezu, baita ere enpresa opari bezela edo familiari egiteko ere erabili daitezke. Ezagutu Nekaturreko Neka Opari Bonuak, seguru batenbat ondo doakizula.

Zure NekaBONUA aukeratu eta honen ezaugarri guztiak ezagutu!!

OPARI NEKABONU motak

imagen
NEKABONU ORLEGIA
  • beedLogela + gosariak 2 pertsona
  • edo
  • apartamentApartamendua 2 pertsona

Informazio gehiago

imagen
NEKABONU GRANATEA
  • beedLogela + gosariak 2 pertsona
  • edo
  • apartamentApartamendua 2 pertsona

Informazio gehiago

imagen
NEKABONU MOREA
  • beedLogela + gosariak 2 pertsona
  • edo
  • apartamentApartamendua 2 pertsona

Informazio gehiago

imagen
NEKABONU LARANJA
  • beedLogela + gosariak + afariak 2 pertsona
  • edo
  • apartamentApartamendua + afariak 2 pertsona

Informazio gehiago

imagen
NEKABONU FUKSIA
  • apartamentApartamendua 4 pertsona
  • edo
  • keyEtxe osoa 4 pertsona

Informazio gehiago

imagen
NEKABONU URDINA
  • apartamentApartamendua 6-8 pertsona
  • edo
  • keyEtxe osoa 6-8 pertsona

Informazio gehiago

imagen
NEKABONU TURKESA
  • apartamentApartamendua 10-12 pertsona
  • edo
  • keyEtxe osoa 10-12 pertsona

Informazio gehiago

BALDINTZA OROKORRAK

  • Egonaldiak 2 gauetakoak dira (2 gauak jarraian eta ostatu berdinean izan behar dute).
  • Bonuak ezingo dira goi denboraldian erabili: zubiak eta jaiegunak, Aste Santua (aste osoa), udara (uztailaren 1etik abuztuak 31era), gabonak (abenduak 20tik urtarrilak 10era).
  • Egonaldia asteburuan zein astean zehar izan daiteke.
  • NekaBonuak urte beteko baliagarritasuna du igorpen datatik hasita.
  • Egonaldiaz, programan bono bakoitzari atxikiturik dauden ostatuetan SOILIK, gozatu ahal izango da
  • Bono bakoitzera atxikituta agertzen diren ostatuen zerrendetan, bakoitzean bonoa nola trukatu daiteken azaltzen da, hau da, logelaka gosariekin, apartamendu moduan edo etxe oso bezela. Ezingo da inolaz ere zehazte ez den beste modu batean trukatu. Adibidez: “2 gau logela + gosariak edo apartamenduko” bono batean dagoen ostatu batean non apartamenduko ikurra duen, ezingo da erreserba logelaka egin.
  • Ostatuak eskainitako zerbitzuren bat erabiltzen bada, eta bonoan sartuta ez badago, bertan ordainduko beharko da.
  • Ostatu bat, bono ezberdinetan egon daiteke etxaleku desberdinekin, tipologiarengatik edo bere logela edo apartamenduen prezio ezberdinengatik. Jabea, bono bakoitzari dagokion etxalekua erreserbatzeko konpromezua hartzen du.
  • Nekatur, bono bakoitzari atxikituta azaltzen diren ostatuen zerrendak aldatzeko/eguneratzeko eskubidea gordetzen da.
  • Behin bonuaren erosketa eginda, Nekaturrek inongo kasutan ez du bueltatuko bonoari dagokion dirua.
  • Bonuaren prezioan BEZA (%10) eta bidalketa gastuak sartuta daude.

Nola erosi NEKA OPARI BONUA

Nekaturreko bulegoan eskuratu daitezke (Zuatzu - Edificio PIA Eraikina - Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa - 20.018 Donostia-San Sebastian) . Ver ubicación

Nekaturrera deituaz, 943.32.70.90, eskatu daiteke. Kontu korronte zenbaki bat emango da diru sarrera egin ahal izateko, eta behin hau egin dela baieztatzen denean posta arruntez bidaliko da.

Bonu bakoitzaren web fitxan egin daiteke eskaera.

Erreserbak

  • Erreserba NEKATURREN bitartez egingo da BETI, 943.32.70.90 telefono zenbakira deituaz.
  • Ezeztapenak: Behin erreserba baieztatuta dagoenean, ezingo da ezeztatu. Soilik datak aldatu litezke (ostatua mantenduz), betiere, jabeari inongo klaterik suposatzen ez badio (kasu honetan Nekaturren bitartez egingo litzake ere).