Hauetako kolektibo/erakunde/talde bateko harpideduna/kidea bazara, etekina atera diezaiozu Nekaturrek eskaintzen dizun deskontuari.

Atal honetan ezagutu ahal izango duzu zein diren NEKATURREKIN akordio batera iritsi diren KOLEKTIBOAK/ERAKUNDEAK/TALDEAK beraien harpidedun/kideei egonaldietan deskontua eskaintzeko NEKATURREKO eskaintzan atxikitutako ostatuetan.

nekaDeskontuak Kolektiboetako harpidedunei

HIRUKIDE

Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioa da.

Informazio gehiago

BERRIA

%10eko edo %15eko deskontua Berrialaguna eta Berriako harpidedunei egonaldientan, eskaintzara atxikituta dauden ostatuetan, eta azaldutako baldintzetan.

Informazio gehiago

ESKAINTZAREN BALDINTZA OROKORRAK

·         Ezinbestekoa izango da, onuraduna, kolektiboari/erakundeari/taldeari dagokion akreditazioa aurkeztea, deskontua jaso ahal izateko.

·         %10eko edo %15eko deskontua 2 gauetako egonaldian denboraldi baxuan (2 gauak jarraian eta ostatu berdinean).

·         Denboraldi baxua bezela honako hartuko da: Urte osoa, Aste Santua, zubiak, jai egunak, udara (ekainak 15etik irailak 15era), gabonak (abenduak 23tik urtarrilak 7ra) izan ezik.

·         Egonaldia asteburuan, zein astean zehar izan daiteke.

·         Deskontua soilik egonaldian egingo da, bestelako zerbitzuak deskontutik kanpo geldituaz (gosariak, bazkariak, afariak, ohe gehigarriak, e.a.).

·         Onuradun bakoitzari eskainitako deskontua aukeratutako ostatuaren alokatzeko modalitatearen arabera eskainiko da: 

-          Logelaka alokatzen diren ostatuetan, deskontua onuraduna ostatua hartzen duen logelan eskainiko da, eta ez berak alokatu ahal izan dituen beste logeletan.

-          Apartamenduka edo osorik alokatzen diren ostauetan, deskontua ostatuak daukan edukiera ofizialaren alokairuan eskainiko da, kanpoan geldituko direlarik erreserbatu litezken ohe gehigarriak.

·         Deskontuak ezin dira pilatu.  Hau da, logela berdinean ostatua hartzen duten, edo apartamendua edo etxea osoa hartzen duten bi onuradun, EZ dute deskontu bikoitza edukiko.

·         Deskontu hauetaz, soilik, deskontu bakoitzean atxikituta dauden ostatuetan gozatu ahal izango da. 

·         Ostatu bakoitzean jakinaraziko da, zein modalitateko ostatuetan eskaintzen duten deskontua (logelaka edo/eta apartamenduka edo/eta osorik), eta baldintza bereziren bat daukan.

·         Deskontu hauek indarrean egongo dira 2017ko urtarrilak 1etik 2017ko abenduak 31erarte.

·         Erreserbak zuzenean ostatuarekin egingo dira, deskontua egonaldia ordaintzeko garaian egingo delarik.

·         Erreserba egiterako garaian, onuradunak jabeari jakinarazi beharko dio deskontua egitea nahi duela. 

Eskaintza honetan atxikituta dagoen ostatu bakoitza aipatutako baldintzetan deskontua egiteko ardura du, eta erantzule bakarra da.