Europar Ekonomia Batzordearen sorrera bezalako hainbat gertaera eta gertakari erabakigarriak izan ziren ondoren establezimendu hauek sortzeko.

Aurrekariak


Hasteko aurrekariak azalduko dira eta horretarako 57ko Erromako Itunari heldu behar diogu.
Bertan ekonomia eta gizarte izaerako hainbat neurri hartzen dira. Horietako bat nekazaritza politika komun bat ezartzean zetzan, PAC izenekoa, hurrengo gizarte eta ekonomia helburuekin:

GIZARTE HELBURUAK

  • Nekazaritza biztanleei bizitza maila orekatua bermatzea.
  • Kontsumitzaileari hornikuntzak prezio baxuetan bermatzea.

EKONOMIA HELBURUAK

  • Nekazaritza produkzioa areagotzea.
  • Merkatuak egonkortzea.

Aipatutako helburuak lortu ahal izateko, Europar Erkidegoko menpeko erakunde bat sortu zen, FEOGA izenekoa. Horrek bi alderdietan jardungo da:

  • FEOGA ORIENTAZIOA, ustiaketen modernizazioaren eta arrazionalizazioaren alde eginez.
  • FEOGA BERMEA, nekazaritza merkatuak erregulatzeko esku-hartzeak finantzatuz.

Urte horietan bizi zen egoera zela eta, bi nekazaritza mota sortu ziren: lehiakor bat eta bazterreko beste bat (bertan mendiko nekazaritza aurkitzen da).

Laburbilduz, esan daiteke Europa elikatzeaz arduratzen zena nekazaritza lehiakorra izango zen, bazterreko nekazaritza izenekoak barne hartzen zituen zonaldeak, berriz, biztanle gabe gelditzeko arriskuan zeuden. Gutxietsitako zonalde horietako ustiaketa txikiak mantentzeko asmoa zegoen, izan ere, euren elikagaiak ekoizteaz gain, paisaia eta landa gunea bermatzen zuten. Laburbilduz, ustiaketa txiki horiek mantenduko ziren, ingurumenak eta paisaiak osatzen duten ondare naturala babesteko helburuarekin.

Horrenbestez, Europak ez dio bere nekazaritza familiarreko ereduari uko egiten, baina horren arazoa konpontzeko, nekazaritza izaera ez duten inbertsioen alde egin behar da, eta hortxe nekazal turismoak ezinbesteko zeregina du.

Euskadi, oro har, mendi nekazaritzako zonaldetako ohiko bat da.

Zonalde horiek aurre egin beharreko arazoak, eta horietarako hartutako konponbide desberdinak ezagutu ahal izateko, ezaugarri berbereko beste herrietako esperientzia aprobetxatu zen. Eusko Jaurlaritzak Suitza, Aosta Haran, Belgika, etab. bezalako lurraldeen egoera aztertu zuen. Beraz, antzeko zonalde horiek aztertzen bizi izandako esperientzia izan da nekazal turismoaren fenomenoaren aldeko erronka egitearen erabakiaren oinarria, nekazaritza biztanleak eta barne hartzen duen mundu osoa mantentzeko helburuarekin.

Nekazal turismoaren aldeko laguntza europarrak

Erkidegoko agintariak nekazariaren bizitza baldintzak hobetzeko prest zeuden, batez ere, aipatutako gutxietsitako zonaldetan. Horien artean, aurretik esan dugun bezala, mendi nekazaritzako zonaldeak aurkitzen dira.

Era horretan, EEBak nekazaritza ustiaketei laguntzak eman zizkieten izaera turistikoko inbertsioetarako. Filosofia horren ildotik joanez, 1988. urtean, Eusko Jaurlaritzak Dekretu bat argitaratu zuen, eta bertan, besteak beste, laburtu zen nekazaritza, turismo eta artisautza diru-sarrera guztiak elkarrekin osatuko zirela baserriaren bizitza kalitatea bermatu ahal izateko. Dekretuak laguntza araubide bat aipatzen du turismo-nekazal ostatuen instalazioetarako eta zenbatekoa etxebizitza gaitzeko beharrezko lanaren kostuko %40eraino iritsi liteke, baldin eta 30.000 euroetatik gora egiten ez bazuen.

Produktu berri baten aurrean geunden mendi nekazaritzako zonaldeek aurrera jarraitzeko eta zalantzazko etorkizun bati aurre egin ahal izateko irtenbidearen oinarrietako bat zenez, Administrazioaren aldetik protekzionismo handia existitzen zen.

1988. urtean ere Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Silaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien bidez, Nekazal Turismoen programa bat sortu zen, landa etxeetako jabeek euren ostatu zerbitzuak partikularrei eskaini ahal izateko. 88-89 aldian, fenomenoa gure herrialdean agertu zen eta itxuratzen hasten da, kanpaina bat jaurtikiz, bi helbururekin:

  1. Baserritarrei (landa ostatuen jabeak) modalitate turistiko hau ezagutzera ematea.
  2. Existitzen den eskaintza publiko potentzialaren esku jartzea.

Nekazal turismoaren sustapena Euskadin

1.989. urtean Lurralde Historikoetan informazio eta sustapen lan bat garatu zen nekazal turismoko jardueraren landa inguruan oro har, eta diru-laguntzen programarena, zehazki, oinarrizko bi arazo ezabatzen saiatzeko:

  • Ezezagunarekiko beldurra, hau da, pertsona ezezagunak nekazariaren eta bere familiaren eguneroko bizitza tradizionala sartzeak sortarazi lezaketen eragin negatiboa.
  • Nekazariak nekazal turismoa jarduera ekonomiko gisa bereganatzea, hau da, diru-sarrerak lortzeko bide bezala, izan ere, ordura arte, ez zuen dirurik kobratzen jendea bere etxean osatuan hartzen zuenean.

Era horretan, Eusko Jaurlaritzaren programa interesatuak bereganatzen hasi zen eta oraindik oso indartsua ez zen eskaintza (oraindik ez baitzen ezagutzen existitzen zen eskaintza) bati aurre egiteko gai ziren lehenengo ostatuak sortzen hasi ziren.

1.990. urteko udaberrian Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo nekazal turismoa inauguratu zen: "Txopebenta" Gautegiz-Arteagan (Bizkaia).

Urte bereko uztailean Garaiko San Miguel auzoan (Bizkaia) bulego bat sortu zen eta bertan Euskadiko nekazal turismoko eskaintza koordinatzen zen, hainbat helbururekin:

  1. Eskaintza-eskaera koordinatzea.
  2. Sustapen kanpainak exekutatzea.
  3. Jabeekin lankidetzan aritzea Administraziotik zuzentzen diren informazio eta jarduera guztien banaketan.
  4. Prestakuntza.

Landa zonalde bateko herrixka baten erdian kokatutako bulego bat zen, koordinazioaz arduratzeko, eta horrenbestez, era berean, turismo berdeak barne hartutako azaleratzen ari zen "esparru honen" koordinazioaz arduratzeko.

Antolaketa egitura honela osatzen zen: zuzendari eta programa koordinatzaile bat, hiru lagunez osaturiko lan talde bat eta idazkari bat.

Nekazal Turismoko bulego hau finantzatzeaz arduratu zen kudeaketa eta kontabilitate erakundea 1999. urte arte Meneko izan zen (Euskadiko Mendi Nekazaritzako Federazioa) eta hura, hein berean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailen eta hiru Foru Aldundien diruz lagunduta zegoen.

Koordinazio bulego hau Garain ireki zenerako, zegoeneko, 11 establezimendu lanean ari ziren eta okupazio arrakasta handiarekin, egindako publizitate esfortzua oso murritza izan arren.

1.991. urtean zehar bulego honetatik hainbat publizitate jarduera koordinatu ziren, euskal eta Estatuko komunikabide mota anitzen bidez.

1.991eko urrian, "NEKAZALTURISMOA-LANDATURISMOA" sortu zen eta 1.998. urtean landa etxeko modalitateko lehen establezimendua ireki zen, "Arboliz" Ibarrangelun.